Roncal Los Arcos Pablo

 
 

 
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendari Nagusia
 
Pablo Roncal Los Arcos


Izendapena

111/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Pablo Roncal Los Arcos jauna Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendari Nagusi izendatzen duena. 

Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2, 2. solairua
31002 Iruñea
Tfnoa: 848 423510
pj.roncal.losarcos@navarra.es
 

 
Datu biografikoak

Burlatan jaio zen 1965. urtean. Bi alaba ditu.

Komunikazio Zientziak ikasi zituen Nafarroako Unibertsitatean (1983-88).

Kazetari gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala, Navarra Hoy (1989-1994) eta Diario de Noticias (1994-2006) egunkarietan. 2012ko abuztuan, CaixaBank aurrezki kutxan hasi zen lanean, Banca Civica bankoa erakunde honekin bat egin ondoren.

Hortik aurrera, Nafarroako CaixaBank-eko Lurralde Zuzendaritzako Komunikazio arduraduna izan da. 2014ko abuztura arte, Nafarroan, Aragoin eta Errioxan aritu zen, eta hurrengo 5 urteetan bere erantzukizuna Nafarroako Foru Erkidegora mugatu da.

2019ko abuztuan, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren baitan, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia izendatua izan da.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 58836,54 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/12/02, Astelehena