Valderrama López Álvaro

 
 

 
Ekonomia eta Ogasuneko Departamentua
Kabineteko burua
 

Álvaro Valderrama López


Izendapena

Foru Agindua, 2019ko abuztuaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Álvaro Valderrama López jauna Kabineteko burua izendatzen duena. 


Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 4 - 14. maila,
31002 Iruñea
alvaro.valderrama.lopez@navarra.es
 

 
Datu biografikoak

Burgosen jaio zen 1983. urtean.

Kazetaritzan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (2005).

Ingeles maila ertaina eta oinarrizko euskera ditu.

Bere ibilbide profesionala hasi zuen Burgosgo COPE irrati katean, 2005. urtean. Ondoren, Localia Canal 4 Navarra telebistan lan egin zuen. Hor, 2006 eta 2009 bitartean albiste-saioetako editorea eta kirol saioetako zuzendaria izan zen.

2009. urtean SER Navarra irrati kateko albiste erredaktorea bilakatu zen eta 2014 eta 2018 bitartean, irrati horren asteburuko programazioa zuzendu zuen ere. 2018-2019 urteetan “Hoy por hoy Navarra” magazine-ko zuzendaria izan da.

Hizketaldiak moderatzen esperientzia du eta baita Nafarroako ekitaldi sozialak eta kulturalak antolatzen.

2019ko abuztuan, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren Kabineteko buru izendatua izan da.

Eginkizunak

1. Kontseilariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza.  

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 54.762,54 euros, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/07, Asteazkena