Villafranca Martinez Vera

 
 

 
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Kabineteko burua
 
Vera Villafranca Martínez


Izendapena

Foru Agindua, 2019ko abuztuaren 9koa, Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne emana, Vera Villafranca Martinez andrea Kabineteko burua izendatzen duena. 


Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2, 1. solairua
31002 Iruñea vera.villafranca.martinez@navarra.es
 

 
Datu biografikoak

Iruñean jaio zen 1978. Urtean. Ezkonduta dago eta seme-alaba bat du.

Informazio Zientzietan lizentziatua da Salamancako Unibertsitate Pontifikoan (2000). Zuzenbide ikasketak egin zituen Tuterako UNED Zentro Elkartuan, 2000-2001 ikasturtean.

Online marketing eta sare sozialekin komunikatzeko ikastaroak ere burutu ditu Club de Marketing de Navarran

2000 eta 2001 urteen bitartean Radio España irratian erredaktore-lokutore bezala aritu zen, eta ondoren lan berbera egin zuen Canal 4 Localia Telebista katean.

2002tik 2012ra, Canal 6 Navarra telebistan editore-aurkezle gisa lan egin zuen eta edukien zuzendaria izan zen ere. Urte haietan La Estafeta de Navarra egunkariko kolaboratzailea izan zen.

Harrezkero, Navarra Televisión telebistan editore eta erredaktore gisa lan egiten du eta bertan informazio saio ezberdinak aurkeztu ditu ere. Gaurkotasun, eztabaida eta analisi politiko-saio ugari zuzendu, moderatu eta koordinatu ditu.

2014. urtean Nafarroako Gobernuak ekoiztutako Nafarroan ETAren biktimeei buruzko dokumentalaren koordinazioa eta zuzendaritza hartu zituen, izen bera duten liburuetan oinarrituta dagoena.

2019ko abuztuan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.

Eginkizunak

1. Kontseilariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza.  

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 54.762,54 euros, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/07, Asteazkena