Zabalza Arregui Martin

 
 

 
Herritarrekiko Harremanetako Departamentua
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia
 
Martín Zabalza Arregui 


Izendapena

148/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Martín Zabalza Arregui jauna Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi izendatzen duena. 


Harremanetarako
Arrieta kalea, 12, 5. solairua

31002 Iruñea
martin.zabalza.arregui@navarra.es

 
Datu biografikoak

1962an Almandoz-en jaiotakoa. Ezkonduta dago eta alaba bat dauka.

Industria elektronika teknikari laguntzailea eta aditu soziolaborala UNED-en eskutik. Faurecia Automoción Taldearen langilea da eta beronen enpresa batzordearen kide da.

Nafarroako UGT-ren Erakunde Idazkari, Espainiako Batzorde Konfederalaren kide eta Francisco Largo Caballero Fundazioaren kolaboratzaile izan zen. Juan José Gorricho Fundazioaren zuzendaria eta Iruñako Elkarte Sozialistaren presidente ere bai.

Gobernuko Ordezkaritzaren Kabinete Teknikoaren buru ere izan zen Barne Arazoetako Ministerioaren eta Terrorismoaren Biktimen Arreta Bulegoaren arteko lotura moduan. Oroimen duin batengatik lan egiten duen GOGOAN erakundearen kide da.

Foru-Parlamentuaren Oroimen Historikoaren Koordinaziorako Batzorde Teknikoaren ordezkari eta PSN-PSOE-ren Oroimen Demokratikoaren Bulegoaren zuzendaria izan da. AFFNA 36 erakundearen kidea da.

Nazioarteko Solidaritatea GKE gobernuz kanpoko erakundearen Lurraldeko Zuzendari eta Garapenerako Kooperazioaren Nafarroako Batzordearen kidea izan da.

2019ko abuztuan, Herritarrekiko Harremanetako Departamenduaren Bake, Bizikidetasun eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia izendatu zuten.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 58.836,54 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/15, Osteguna