Datu Irekiak NUPen

Encuentros UPNA

Otsailean, NUPeko Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak topaketa batzuk antolatu ditu, bai Datuen Zientziako ikasleentzat, bai Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bikoitzeko ikasleentzat. Helburua da hainbat entitate laguntzailek beren proiektuak aurkeztea ikasleei, horiek beren praktikak edo gradu amaierako lanak egin ditzaten.

Datu irekiek ere parte hartu dute jardunaldi horietan, eta ikasleei hainbat proiektu eskaini zaizkie Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuarekin batera lan egiteko. Helburua da hala nahi duten ikasleek tandema osatzea Datu Irekien lantaldearekin, datu irekien atarian (https://datosabiertos.navarra.es/eu/) argitaratutako datuen kalitatea hobetzeko eta datu horiek webgunearen hedapenerantz bideratzeko (web semantikoa); web horretan, datu egiturak elkarri lotuta egonen dira, eta aukera emanen dute datu batzuk beste batzuekin lotzeko (linked data).

2023/02/22, Asteazkena