Ekonomia Sozialaren Plan Integrala, 2017-2020

Ekonomia Soziala, gaur egun, errealitate global bat da, 170 urteko historia duena; bitarte horretan erakutsi du egokitzeko gaitasuna duela mundu osoan pertsonen premiei konponbidea emateko, printzipio sendo batzuetan oinarrituta; horra funtsezko eredu bat gure gizarteak aitzinean dituen erronkei heltzeko.

Ekonomia Sozialaren norainokoa Ekonomia Sozialari buruzko 5/2011 Legeak zehazten du, 4 eta 5. artikuluetan Ekonomia Sozialeko entitateak zehazten baititu, eta orobat zehazten haien jarduketa gidatzen duten printzipioak ere.Hori dela eta, Nafarroako Ekonomia Sozialaren 2017-2020ko Plan Integralak ekonomia sozialeko enpresa hauek aipatzen ditu:
lan elkartuko kooperatibak, lan sozietateak, nekazaritzako elikagaien kooperatibak, gizarteratze eta laneratze enpresak, fundazioak, elkartasunerako ekonomiako entitateak eta enplegu zentro bereziak.
Aldeak alde, guztiek partekatzen dute Ekonomia Sozialaren ikuspegia, hain zuzen ere, pertsonen garapena erraztea eta gizartea eraldatzeko engaiamendua eta isuria, Nafarroako garapen jasangarrira bideraturiko enpresa eta ekimen ekonomikoen bidez.

Nafarroako Gobernuari bidezkoa eta komenigarria iruditu zaio Ekonomia Sozialaren arloan jarduteko esparru estrategikoa onestea; hura prestatzeko, 2015eko abendutik 2016ko uztailera bitarte, Nafarroako Gobernua lankidetzan aritu da, Garapen Ekonomikorako, Eskubide Sozialetako eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko departamentuen bidez, Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresa Konfederazioko (CEPES Navarra) ordezkariekin, herritarren parte-hartzeko tramitera hemen aurkezten den dokumentua prestatzen.

 Guztira hamabortz bilera egin dira elkarrekin, eta hiru gehiago Nafarroako Gobernuko lehendakariordeekin, Nafarroako Ekonomia Sozialaren familia guztien premia eta kezka nagusiei erantzuna emateko dokumentua lortu nahirik.Dokumentuak bortz ekintza ildo desberdin ditu:Enplegu jasangarria eta kalitatezkoa,Gizarte Berrikuntza, Enpresa Garapena, Gobernamendu Parte-hartzailea eta Garapen Sektoriala.Gainera, hamazazpi helburu estrategiko eta berrogeita hamar ekintza baino gehiago ezartzen ditu.

 
"ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 22an hartua, Ekonomia Sozialaren 2017-2020ko Plan Integrala onesten duena.

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Lan Zerbitzua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2017/05/29, Astelehena