Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema – SITNAren 2016-2019 eperako Plan Estrategikoa

Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) 2016 – 2019 aldirako plan estrategikoa 2016ko urriaren 18an egin zen  bilkuran onetsi zuen haren kide anitzeko organoak, hau da, SITNAko Koordinazio Batzordeak. Lehenago, parte-hartze publikorako prozesua egina zuen. Horretarako, plana argitaratu zuen Gardentasunaren Atarian (Plan eta Programen Atala), 2016ko maiatzaren 20an, eta lurraldekako lau saio egin zituen, garapenerako agentzien bitartez antolaturik. Izan ere, agentzia horiek berebiziko laguntza eman zuten. Saioak toki hauetan gauzatu ziren:

Tafalla: Erdialdea Garatzeko Partzuergoak antolatua, Tafallako Herriko Etxean (Nafarroa Plaza, 5). Ekainaren 9an.
Estella-Lizarra: Teder elkarteak bere egoitzan antolatua (Bellviste k. 2).  Ekainaren 14an.
AntsoainCederna Garalur Elkarteak antolatua, Nafarroako Landa Garapenerako Zentroan ( Berriobide, 40). Ekainaren 16an
 
Plan Estrategikoa izatea bera eta hura urteko jarduketa planetan garatzea, bakoitza bere betearazpen txostenarekin, arauturik daude azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretuaren 11. artikulutik 13.era bitartean. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautzen du foru dekretu horrek (236. NAOa, 2015eko azaroaren 25a).
 
5 jomuga handi finkatu dira, eta haien barrenean 19 helburu, 37 ildo estrategiko garatzen dituztenak, 137 ekintza zehatzen bidez gauzatzekoak.

1. jomuga. Efizientzia kudeaketan


1.1. helburua: Sistemaren antolaketa eta funtzionamenduari eustea.
1.2. helburua: SITNAren proiektuak koordinatzea departamentuen eta parte hartzen duten bertze entitate batzuen proiektu eta ekimenekin.
1.3. helburua: SITNAren sinkronizazioa ekoizpen eta jarduera kartografikoarekin (Kartografia Atala).
1.4. helburua: Finantziaketa bermatzea eta efizientzia ebaluatzea.
1.5. helburua: Tracasa identifikatzea SITNA garatzeko baliabide teknologiko eta enpresarialaren gisa.

2. jomuga. Informazioa osatzea

2.1. helburua: Nafarroako lurraldeari dagokion informazioaren osotasuna.
2.2. helburua: Datu eta prozesuen dokumentazioa.
2.3. helburua: Nafarroako lurraldeari dagokion informazioaren kudeaketa.
2.4. helburua: Bistaratzeko ingurune berriak eta formatu berriak erraztea, estandarizazioari bulkada emanez.
2.5. helburua: Sistemaren sarrerak planifikatzea eta indartzea.
2.6. helburua: Jabetzaren bermea eta berrerabilpenaren sustapena.

3. jomuga. Hedapena zabaltzea

3.1. helburua: Erabiltzaile mota desberdinen beharrei erantzutea, prestazioak pertsonalizatuz.
3.2. helburua: Eginkizun eta agertoki guztiei arreta ematea.

4. jomuga. Ezagutzaren kudeaketa

4.1. helburua: Prestakuntza.
4.2. helburua: Ezagutzaren kudeaketa.
4.3. helburua: Parte-hartzea eta komunikazioa.

5. jomuga. Lankidetza eta elkarlana

5.1. helburua: Elkarlana maila instituzional guztiekin.
5.2. helburua: Lankidetza bertze ekimen batzuekin.
5.3. helburua: Lankidetza IKT enpresekin.

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Lurraldeko Informazio Sistemen Atala. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua. Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2021/06/29, Asteartea