Iruzurraren aurkako plana 2016-2019

2016ko ekainaren 7an, Iruzurraren aurkako borrokarako Batzordearen deialdia egin zen, haren kideei Iruzurraren aurkako Borrokaren 2016-2019ko planaren lehen zirriborroa aurkezteko eta haien eskutan jartzeko. Delako batzordeak 23 kide ditu, Nafarroako Gobernuaren, Parlamentuko taldeen, sindikatuen eta entitate sozioekonomikoen ordezkari. 2016ko uztailaren 20ra arte, Planaren berri izateko eta ideiak eta iradokizunak hartzeko epea ireki zen.

            Planak, guztira, 215 neurri jaso zituen, alor desberdinetan: Zerga Kontrola (Orokorra, Zuzeneko Zergak, Zeharkako Zergak, Lurralde Aberastasuna), Betebeharrak Borondatez betetzeagatiko Pizgarria, Diru-bilketa, Sistemak, Araudia, Beste eragile batzuekiko elkarlana, Zerga Hezkuntza, Antolaketa, Giza Baliabideak eta

Prestakuntza. Hona hemen neurri nagusiak:
·         -Nafarroako Zerga Ogasunaren jarduketak zabaltzea
·         - Atzerriko ondasun eta kontuen gaineko zainketa handitzea
·         - Teknologia berrien aprobetxamendu hobea
·         - Nafarroako Zerga Ogasunaren eguneroko kudeaketarako tresnak
·         - Higiezin baten gaineko informazio guztiaren zentralizazioa
·         - Araudia berritzea, egungo hutsune batzuk estaltzeko edo idazketa zaharkitua gaurkotzeko
·         - Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Erregistroaren kalitatearen hobekuntza
·         - Bertze erakunde batzuekiko elkarlana, zergen kudeaketa eta kontrola hobetzeko
·         - Zerga Hezkuntzako politika eramatea
·         - Barne koordinazioa hobetzea

2016ko urriaren 26an onetsi zen, Gobernuaren bilkuran

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Nafarroako Zerga Ogasuna
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2017/05/30, Asteartea