Nafarroako Gobernuak Gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta gobernu onaren Foru Legearen proiektua onartu du

Proiektu horrek oztopoak kentzen ditu, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea benetan gauzatu dadin

Gaurko saioan, Foru Gobernuak Gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta gobernu onaren Foru Legearen proiektua onartu du, aurreproiektuaren zirriborroko parte-hartze publikorako prozesua abenduaren 15ean amaitu ondoren.

Jasotako ekarpenen artean, aipatzekoa da toki-erakundeen publizitate aktiborako betebeharrak zedarritu direla, kontuan izanik zer egitura eta bitarteko dituzten.

Testu horren xedea da jardun publikoko eta gobernu-jarduneko gardentasuna arautu eta bultzatzea, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea benetan gauzatu dadin bermatzea, interes-taldeak arautzea, eta gobernu ona bermatuko duen arau-multzo bat ezartzea.

Onarpen horren ondoren, testua Nafarroako Parlamentura bidaliko da, eztabaidatu dadin eta, hala badagokio, onar dadin.

Gainerako albistea

2017/12/20, Asteazkena