Klima Aldaketaren Bide Orria

Klima Aldaketaren Bide Orria (NKAO-KLINA), 2018ko urtarrilaren 24ko Gobernu saioan onetsia, tresna global bat da eta hainbat oinarri ditu: sektorekako politiken arteko koordinazioa, lurralde eragileen arteko lankidetza, eta jasangarritasunarekin konprometitua dagoen eta harekiko sentibera agertzen den nafar gizartearen bilakaera. 

Klima-aldaketa (KA) da gizateriak ingurumenaren arloan aurre egin beharreko erronkarik handiena. 2015eko abenduan, Parisen, mundu mailako akordioa egin zen behar bezalako neurriak hartzeko eta berotegi-efektuko gas isuriak (BEG) murrizteko. Hori lortuko bada, bi neurri mota behar dira: arintze-neurriak eta moldatze-neurriak. Lehenak, BEG iturriak murrizteko, eta bigarrenak, kliman espero izatekoak diren ondorioetara egokitzeko, aurreikusteko modukoak diren inpaktuak moteltze aldera.

KLINA sortu da zeharkako ingurumen-estrategia integral bat Nafarroan onetsi eta ezarri beharrari erantzuteko. Jorratu dira, halaber, Nafarroak klima-aldaketaren aurka hartutako konpromisoak, nazioarteko helburu sorta zabalarekin bat eginda: hots, Europar Batasuneko Estrategia, Parisko Akordioa (COP21) eta NBko Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH). Era berean, isuri gutxiko ekonomiaranzko trantsizioa sustatu nahi da, bai eta lurralde jasangarri eta erresilienteranzkoa ere.

KLINAk bi osagai ditu: 1) Estrategikoa, hau da, helburuak, printzipioak eta 2020., 2030. nahiz 2050. urteetarako ikuspegia ezarrita. 2) Operatiboa, hau da, Jarduketa Ildoak eta epe labur eta erdirako Neurriak bereizita, eta gainera, aurrekontuetan zer konpromiso hartu diren adierazita; beraz, jarduketa programa osatu da.

KLINAk, guztira, 25 jarduketa ildo eta 63 neurri bereizi ditu. Zeharkako jarduketa alor bat planteatu da, sare-lankidetzan, berrikuntzan eta ezagutzaren transferentzian oinarritua. Arintzeari dagokionez, finkatu da zer jarduketa alor izanen diren sorkuntza elektrikoan, industrian, garraioan, etxebizitza-zerbitzuetan, lehen sektorean eta hondakinetan. Moldaerari dagokionez, natur ingurunean, landa-ingurunean eta hiri-ingurunean jardungo da, eta era berean, uraren arloan, oihanetan, nekazaritzan, osasunean, azpiegituretan eta lurralde plangintzan, azken horiek LIFE-NADAPTA proiektuan sartutakoak.

2018tik aitzina, zehaztu diren neurrien jarraipen eta aplikazio fase berriari helduko zaio.  Honatx zer aurrerapauso espero diren:

 
Gobernantza-sistema pixkanaka ezartzea, gizartearen partaidetza bermatzeko eta NKAO ahalik eta eraginkortasun handienarekin aplikatzea ziurtatzeko, bide-orria plan estrategikoetan egiazki txertatuz.

  • Hirurteko lan-programak prestatzea (hurrengoa: 2018-2020) (NKAO garatzeko tresnak), bai ekintzak bai eskura dauden aurrekontu-zenbatekoak gehiago zehazte aldera.
  • NKAOko neurrien jarraipena egitea urtero (edo bi urtez behin), betiere 2020ko eta 2030eko mugarriei dagokienez, eta ahalegin berriak zehaztea, helburuak lortzea ahalbidetze aldera.Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko parametro giltzarrien bilakaeraren jarraipena egitea: isuri balantzeak, jokaleku klimatikoak…
  • Partaidetza eragiteko dinamika gehiago egitea, lurralde eragileak txertatuagoak egon daitezen; halaber, ekintza lagungarriak egitea helburua betetzea sustatzeko, eta aldaketa kultural ezinbestekoa, hori guztia betetze aldera
  • Klimari eta trantsizio energetikoari buruzko Foru Lege bat egitea.

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua
Unitate arduraduna: 
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2019/08/01, Osteguna