III. Prebentzio Plana: Drogak eta Adikzioak

Plan berriak, Nafarroako Gobernuak onetsia 2019ko martxoaren 6ko erabakiaren bidez, aurreko planak jasotzen ditu eta ondokoen esparruan kokatzen da: Drogen eta Toxikomanien Europako Behatokiko Estrategia eta 2013 - 2020 Plana, Drogei buruzko Plan Nazionaleko Adikzioen gaineko 2017 – 2024 Estrategia eta Adikzioen gaineko 2018 – 2020 ekintza plana, Nafarroako Osasun Plana eta gure erkidegoko beste plan estrategiko batzuk.   
 
Gaur eguneko egoerari erantzuten dio; izan ere, bada jarraitutasun ildo bat eta zenbait aldaketa drogekiko eta problematikoak eta adiktiboak izan daitezkeen beste kontsumo batzuekiko harremanean. Horien artean, tabako, alkohol eta marihuanaren kontsumoa adingabeetan, edota alkohol kontsumo intentsibo eta konpultsiboak helduen eta gazteen kasuan, gehiago gizonen kasuan nahiz eta paritarioagoa den nerabezaroan, tabakoaren kontsumoa egonkortzea, alkohol kontsumo gehiegizkoen, teknologia berrien gaineko abusuaren eta joko problematikoaren aurrean dagoen laxotasuna, naturaltasuna eta tolerantzia sozial eta familiar altua, hori guztia arrisku faktore gehien eta babes gutxien duten biztanleek eskatzen duten arreta bereziarekin.
 
Plan berriak esku-hartzeak egituratzen ditu 3 jarduera arlotan, 12 ekintza ildotan eta 60 ekintza orokorretan. Horiekin egin nahi dio aurre gai honek Nafarroan gaur egun duen egoerari. Hiru jarduera ildoak ondokoak dira:
 
1. arloa: gobernamendua, lidergoa eta koordinazioa.
2. arloa: osasunaren sustapena eta prebentzioa.
3. arloa: ezagutzaren sozializazioa, prestakuntza eta ikerketa
 
Planak aurreko planeko lau prebentzio estrategiak mantentzen ditu: Prebentzioa (ingurukoa, unibertsala, selektiboa eta adierazia), biztanle multzo guztietan, prebentzio unibertsalaren bidez, pertsona zaurgarriak eta arrisku faktoreak dituztenak identifikatuz, prebentzio selektiboko estrategia bat garatzeko, bai eta ere jada problema dutenak, prebentzio adieraziaren bidez lan egiteko.  Inguruko prebentzioa lehentasunezkoa da plan honetan, helburua baitu gehiegizko kontsumoekiko gizarte tolerantzia murriztea.
 
Planaren jarraipena eta ebaluazioa eginen dira eta planaren finantzazioa bermatuko da  Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ondoko urteko aurrekontuetan, orain egiten den bezala. Urtero, aurreko urteko memoria eginen da, gauzatutako ekintzekin eta urte horretarako ekintza plan batekin.
 
Misioa, ikuspena, ikuspegia eta balioak
Planak misio gisa planteatzen du administrazio publikoei, gizarte entitateei eta tokiko baliabideei erreferentzia esparrua bateratu bat eskaintzea, drogekin harremana duten eta/edo potentzial adiktiboa duten portaerak dituzten pertsonen osasuna sustatzeko eta zaintzeko. Ikuspen gisa, III. planaren bukaeran xedea da Nafarroako gizartea kontsumoen ondorio negatiboekiko sentiberagoa egitea eta abian hartzea gazteendako, helduendako eta familiendako osasungarriagoak diren giro eta portaerak bultzatuko dituzten ekimenak.
 
Hori guztia, ondoko ikuspegi eta balioekin: giza eskubideak, inguruen ulermen zabala, erantzukizun pertsonal eta soziala, ahalduntzea, aniztasuna eta kulturartekotasuna, osasun publikoa, osasunaren prebentzioa eta sustapena eta osasuna politika guztietan. 

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Osasun Departamentua
Unitate arduraduna: 
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2019/05/07, Asteartea