Kontsulta publikoa, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta eguneratzeari buruzko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legea garatzen duen Foru Dekretu proiektua egin aurrekoa
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Aldez aurreko kontsulta honen xedea da Nafarroako Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra arautuko duen foru dekretua prestatzearen eraginpean gerta litezkeen herritarren iritzia eta ordezkaritza handiena duten erakundeena jasotzea, honako arlo hauen ingurukoa:
- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
- Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauak zer helburu dituen.
- Aukeran dauden beste konponbide batzuk (arauak edo arau ez direnak).
Foru Berrian xedatutakoari sostengua emateko eta bikote egonkorren erregistro bakarra sortzeko lege-agindua betetzeko, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak uste du ezinbestekoa dela Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra erregelamenduz arautzea, foru dekretu bidez.
Parte hartzeko aldiak
- Jendeaurrean ikusgai egon zen 2020ko ekainaren 1etik 26ra
Antolakuntza eremua
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua
Sustatzailearen taldea
Justizia Zuzendaritza Nagusia
Hasiera-data
2020(e)ko Ekainak 1
Bukaera-data
2020(e)ko Abuztuak 4
Erreferentzia: PCN-PART-2020-06-7548
Estatistikak
Oraindik ez dago estatistikarik.
Partekatu: