Longidako abelbideak sailkatzeko, mugarriak berriz jartzeko eta inbentarioa egiteko proposamena
Xedea da proiektu tekniko batean eguneratzea eta jasotzea Longidako udal-mugarteko abelbideen trazadurak, eta zehaztea abelbide horien mugak, lehenago mugatu diren edo proiektu sektorialetan sartu diren tarteetan, bat etorriz Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 41/2019 Ebazpenaren bidez abiarazitako prozedurarekin. Ebazpen horren bidez, onetsi zen Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedientearen hasiera. (2019ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 28koan)
Horretarako, dokumentazioa sakon aztertu da, abeltzainei elkarrizketak egin zaizkie eta abelbideak bisitatu dira, zuinketa egiteko xedez. Jarraian ageri den proiektuan islatu da hori, jendaurrean jartzeko.