Nafarroa Suspertu 2020 - 2023 Plana

Nafarroako Gobernuak Reactivar Navarra/Nafarroa Suspertu plana onetsi du 2020ko abuztuaren 1eko bilkuran. Plan horrek, koronabirusaren krisiaren ondorioak arintzeaz gain, proposatzen du Nafarroako gizartea biltzea, aurrera egiteko eredu ekonomiko eta sozial berri baterantz.
 
Planak honako ildo estrategiko hauetara bideratzen ditu bere jarduerak: ekonomia eraldatzea bidezko digitalizazio baterantz, trantsizio ekologikoa bizkortzea, lurraldea egituratzea, eta bizikidetzaren esparruan sakontzea. Hori guztia lidergo publikotik eta kanpoko dimentsio batetik.
 
Planak bat egiten du 2030erako Garapen Iraunkorraren Agendarekin, Itun Berdearekin (Green Deal), Next Generation EUrekin, eta Europako hurrengo Seihileko Agendaren aurrean Espainia erreformatzeko iragarritako planekin. Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin (S3) ere bat egiten du. 

Fitxa

Legealdia: 
2019-2023
Departamentua: 
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Unitate arduraduna: 
Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2020/08/24, Astelehena