Foru Agindu Proiektua, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez profesionalak gaitzeko prozedura ezartzen baita, aho-hortzak zaintzeko zerbitzuak eman ditzaten Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren esparruan, Nafarroan
Osasun Departamentua
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Asmoa da abenduaren 28ko 249/2011 Foru Dekretua garatzea, Nafarroako Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa arautzen duena, azken xedapenetako bigarrenean ezarritakoarekin bat. Prozedura eraginkor bat ezartzen du, gardentasunaren eta tratu berdintasunaren bermeak dituena eta baldintzak eta betebeharrak betetzen dituzten sektore pribatuko profesional guztiei ahalbidetzen diena gaikuntza lortzea programa horren esparruan aho-hortzetako laguntza emateko, zerbitzua ematean kalitatearen beharrezko bermeak eskainita.
Foru aginduaren xedea da prozedura bat ezartzea, odontologoak, estomatologoak eta hortzak zaintzeko helburu soziala duten pertsona juridikoak gaitzeko. Gaikuntza horri esker, aho-hortzak zaintzeko zerbitzua eman ahalko dute Nafarroako Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programan sarturik (PADI), zeina abenduaren 28ko 249/2011 Foru Dekretuak arautu baitzuen
Dokumentazioa
Parte hartzeko aldiak
- Jendeaurrean ikusgai egon zen 2020ko irailaren 23etik urriaren 14ra bitarte
Partekatu: