Foru Legearen Aurreproiektua, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutua arautzen duena
Erlazionatutako edukiak:
Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari buruzko ekainaren 20ko 7/2006 Foru Legea onetsi zenetik iragan diren 15 urteetan, ondasun eta zerbitzuen kontsumo harremanek aldaketa sakona izan dute eta gaiari buruzko arauen multzoa asko handitu da, bai Espainian bai Europan.
Horrenbestez, gaur egungo kontsumo merkatua, neurri handi batean, teknologikoa da, eta gehienetan webguneen bidez egiten da eskaintza; etorkizunerako, gainera, pentsatzekoa da urrutitik edo saltokietatik kanpo egindako kontratazioen kopurua askoz gehiago handituko dela.
Bestalde, garapen jasangarrirako helburuak direla eta, kontsumo arduratsua aintzat hartu eta sustatu beharra dago, eta horren baitan sartu elkarrekiko informazioaren kultura eta kontsumo ekintza ororen gaineko arduraz jabetzekoa, etorkizuneko belaunaldiek ingurune hobea izan dezaten, sozioekonomikoa nahiz ingurumenaren aldetikoa.
Foru lege berri honek, beraz, kontsumitzaile eta erabiltzaileen egiazko estatutu baten izaera izanen du, bertan jaso eta garatuko baitira haien eskubideak, eta horrekin batera pertsona hauen babeserako erregulazioa osatuko da, bereziki zaurgarriena
Nafarroako Gobernuak, 2022ko maiatzaren 11n, erabaki bidez Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutua arautzen duen Foru Legearen proiektua onartu zuen.
Gobierno de Navarra Avenida Carlos III 2, Planta Baja 31012 Pamplona / Iruña Tel. +34 948 012 012 - navarra@navarra.es