Gobernu Irekiaren I. Plana 2021-2023

Gobernu Irekiaren I. Plana (2021-2023) Gobernuaren ekainaren 23ko erabakiaren bidez onartu zen, Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordeak 2021eko ekainaren 22an aldeko txostena eman ondoren

Plan honen helburu nagusia da Gobernu Irekiaren esparruan datozen urteetarako esparru estrategikoa finkatzea eta datozen hiru urteetako ibilbide-orrirako jarduerak zehaztea.

Gobernu Irekia da kontzeptu bat, eta horretan biltzen dira gobernantza aurreraturako ezinbestekoak diren elementuak, hala nola HERRITARREN PARTE-HARTZEA, GARDENTASUNA, KONTUAK EMATEA eta DATU PUBLIKOAK IREKITZEA, bai eta ETIKA ETA INTEGRITATE PRINTZIPIOETAN OINARRITUTA JARDUNEN DUEN KUDEAKETA PUBLIKOA ere.
 
Plana egiteko, kontuan hartu dira elkarteak, toki-entitateak, Nafarroako Gobernuko langileak eta herritarrak oro har, partaidetza-prozesu baten bidez, fase guztietan, diagnostikotik hasi eta Plana zehaztu arte.
 
Planak 25 konpromiso biltzen ditu, helburu hauekin: Nafarroako erakundeek gobernu irekiarekin dituzten betebeharrak indartzea, kultura hori Nafarroako gizartean zabaltzea eta gobernu irekia gauzatzeko tresna hurbilak eta eraginkorrak eskaintzea. Gardentasunean, integritatean, kontuak ematean eta demokraziaren eta hazkunde inklusiboaren aldeko parte-hartzean oinarrituriko gobernantza-kultura sustatu nahi da.
 
Onartu zenetik, Planaren gobernantza eredua jarri da abian, eta funtsezko tresnatzat hartu da formulaturiko Planetik benetan ezarritako Planera igarotzeko. Gobernantza ereduaren helburu nagusiak:

• Planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema ezartzea.
• Guneak zehaztea, Planaren ezarpenean, monitorizazioan, jarraipenean eta ebaluazioan beharrezko parte-hartzea bermatzeko.
• Ahalik eta kontu gehien ematea ahalbidetzea, bai herritarrek bai eragile instituzional, sozial eta ekonomikoek jakin dezaten zehazturiko helburuak eta konpromisoak betetzen aurrera egin den.

 
JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
Planaren jarraipena Nafarroako Gobernuaren Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordean eginen da.
 Ebaluazioari dagokionez, bi ebaluazio eginen dira:

• Tarteko ebaluazioa.
• Azken ebaluazioa.

Ebaluazio horiek partaidetza izan beharko dute oinarri argi eta garbi.
Kontuak emateko gune horretan, Planak jasotzen dituen konpromisoen inguruan egindako aurrerapenen berri ematen da.

Fitxa

Legealdia: 
2019-2023
Departamentua: 
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Unitate arduraduna: 
Gobernu Irekiaren Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2022/06/17, Ostirala