Partaidetza-prozesua gardentasunari buruzko legerako

Estatuaren gardentasuna

Ministerioaren Gobernantza Publikorako Zuzendaritza Nagusiak Gardentasunari buruzko Estatuko Lege Proiekturako partaidetza-prozesuan parte hartzeko aukeratu du Nafarroa, haur eta nerabeen partaidetzaren alorrean dauzkan jardunbide egokiengatik eta esperientziagatik. Iruñeko Navarro Villoslada Institutuko batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleek zenbait dinamikatan parte hartu dute bi saiotan eta, haien bidez, ekarpenak egin dizkiote Gardentasunari buruzko Estatuko Legeari; hori guztia Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez bideratu da.

2023/03/14, Asteartea