Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2016-2019 Ekintza Plana
Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak herritarraren partaidetza, hala barnekoa nola kanpokoa, du bere kultur politikaren lehentasuneko ardatz. Partaidetza gakoa da proiektuak lurraldearekin eta herritarrarekin bat eginik garatzeko; horrenbertzez, beharrezkoa da partaidetza eredu berriak abiaraztea, XXI. mendeko herritarraren eta kultur eta arte sektoreen premia eta eskaeren araberakoak.
Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren lerro estrategiko hau bat heldu da Nafarroako Gobernuaren akordio programatikoarekin, bere 2.8. puntuan kulturaren helburu bikoitza ezartzen baitu:
Batetik, balioak, bizimoduak eta pentsamoldeak sustatzea, gizartea kohesionatzen dutenak eta aniztasunean, askatasunean, sormenean, justizia sozialean, gizarteratzean, partaidetzan eta demokrazian oinarrituriko bizikidetza esparruak eratzen dituztenak.
Bertzetik, kulturaren alderdi sortzailea eta berritzailea ahalik eta gehien zabaltzea, gizarte garaikideek aitzinean dituzten desafioei erantzuteko. Komunitatearen garapena hurbiltasunean eta partaidetzan finkatua mamitzea, horra kultur politikaren desafio berria.
Xede horrekin, Kultura Zuzendaritza Nagusiak partaidetza plana bultzatu du, eta hura 2016an gauzatuko da Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Herritarren Partaidetzarako Atalarekin elkarlanean.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2016-2019 Ekintza Plana, kultura zuzendari nagusiaren 2017ko apirilaren 26ko, 104/2017 ebazapenaren bidez onartua izan da.
Lotutako edukia
Dokumentazioa
Parte hartzeko aldiak
- Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2016-2019 Ekintza Planaren disenu fasea, jendeaurrean ikusgai egon zen 2016ko abenduaren 2tik 2017ko urtarrilaren 5era.
Partekatu: