Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea garatzeko ekintza plana

Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legeak garatzen duen ekintza plana 2016ko azaroaren 23an onetsi zen, Gobernuaren bilkuran. 6 urterako plana da eta haren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean erakundeen erantzuna hobetzea emakumeen kontrako indarkeriari dagokionez, estrategia orokor bat ezarriz emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpen desberdinei kalitatezko erantzunak emateko eta araua betetzen dela ziurtatzeko.

Planean bertan ezarri dira jarraipena eta ebaluazioa; horretarako, bi batzorde eratu dira, Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordea eta Batzorde Teknikoa, NABIren bultzada eta laguntzarekin, gauzatze horren arduradun nagusi gisa baita.

Urte bakoitzaren hasieran, urteko lan programa ezarri eta onetsiko da eta NABIk eginen du jarraipenaren urteko txostena; Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordeak onetsiko ditu biak. Batzorde Teknikoak, Gobernuko departamentuetako ordezkariek osatua, departamentuetako plan sektorialen garapena bultzatu eta lagunduko du modu teknikoan, eta plan horien jarraipena eginen.

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Nafarroako Berdintasunerako Institutua/Instituto Navarro para la Igualdad
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2021/07/05, Astelehena