Nazio eta nazioartekoa mailarako software librearen garapena

ESPAINIAN



Espainiak toki ona du nazioarte mailan, software librearen erabilerari eta sustapenari dagokienez, baina administrazio publikoan halako soluzioak gehienbat hezkuntzaren alorrean zabaldu dira. Horren isla da mapa hau; bertan erkidego bakoitzaren ekarpena ageri da.

Situacion nacional
 

Baina, arestian esan bezala, hezkuntza-komunitatea izan da aktiboena software hau erabiltzen eta bultzatzen. Ondoko zerrendan jasota dago unibertsitateak zein tokitan dauden software librearen sustapenari eta erabilerari dagokienez. Granadako Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea, La Lagunako Unibertsitatea, Sevillako Unibertsitatea, Cádizko Unibertsitatea, Las Palmasko Unibertsitatea, Valladolideko Unibertsitatea, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Urruneko Unibertsitatea, Salamancako Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Madrileko Unibertsitate Konplutentsea, Deustuko Unibertsitatea, Madrileko Carlos III Unibertsitatea, Vigoko Unibertsitatea, A Coruñako Unibertsitatea, Santiagoko Unibertsitatea.
 

Horrekin batera, kode irekian oinarritutako softwarea, merkataritzako patenterik gabekoa alegia, administrazioetan eta enpresetan sustatzeko asmoarekin, Industria Ministerioak eta Extremadurako Juntak Cenatic Fundazioa sortu zuten, iturri irekietan oinarritutako IKTen aplikaziorako erreferentziako zentro nazionala izateko, eta Espainia mailan erreferenterik onena da eta indarreko legeria betez zerbitzu gehien dituena.

 
Fundazio honen eginkizuna software librea eta/edo iturri irekiak esparru guztietan sustatu, erabili eta ezagutzea da, barne hartuta erabiltzaileak, komunitateak, enpresak eta administrazio publikoak, administrazio publikoek softwarea eta soluzio teknologikoak partekatzeko eta horien berrerabileran laguntzeko neurriak bultzatzeko egungo legeetan oinarrituta, zerbitzuak eraginkorragoak izan daitezen.

Legeria:

NAZIOARTEAN

Estatu Batuak dira jabetzako eta merkataritzako softwarea banatzeko motor nagusia, baina Espainia nabarmentzen joan da software librearen erabileran, hura sustatzeko bide eman duten arauak garatu baititu, eta egun erreferentziako herrialdeetako bat da.

Hala dela egiaztatu daiteke RedHat-ek 2009ko apirilean argitaratu zuen azterlanean, Georgiako Teknologia Institutuak egindakoan, non mundu mailan software librearen erabileraren mapa jasotzen baita. Erreferentzia gisa, software librearen erabilerari eta sustapenari dagokienez herrialde esanguratsuenak ageri dira zerrenda honetan:  Frantzia,  Espainia, Alemania, Australia, Finlandia, Erresuma Batua, Norvegia, Estonia, Amerikako Estatu batuak, Danimarka, Italia, Brasil.


 

Beste azterlan bat, berriagoa, nazioartekoa baina bereziki  herrialde gaztelaniadunen barrukoa, Portalprogramas.com-ek 2011n eta 2012an egindakoa da. Txosten horrek baloratutako alderdi guztiak zehazten ditu, eta aztertutako ingurunean software librearen erabilera, ezagutza eta konfiantzaren berri ematen du.  Horrez gain, autonomia erkidegoei buruzko datu eta konklusioak ere aurkezten ditu.


Azkenik, wikipedian aurkitu dezakegu zerrenda bat, euren administrazioetan software librearen ezarpena eta erabilera sustatu dituzten herrialdeak jasotzen dituena.

Hona nabarmentzeko moduko alderdi batzuk: 
  • Software horrekin lotutako jarduerek gora egin dute, 2010erako Europako fakturazioa Batasuneko BPGaren % 4 ingurukoa zen.
  • Europa liderra da software librearen garatzaileei eta proiektuei dagokienez.
  • Linuxen iturri kodearen garapenak, software librean eta merkataritzako ingurune batean, 7.300 milioi dolarreko inbertsioa ekarri duela kalkulatzen da.
  • IBM-k GNU/Linux aukeratu zuen munduko ordenagailurik ahaltsuena, Sequoia.
  • Software libreari esker funtzionatzen dute Googlen zerbitzariek, eta gainera Google GNU/Linux proiektua diruz laguntzen dutenetako bat da.
  • Nokia, Sony edo Samsung software librearen erabiltzaileak dira eta haiek ere laguntzen dute komunitate horretan.
Gehiago: