Metodologia

Diagnostikoa egiteko eta plan berria prestatzeko, ondorengo lanak burutu ziren:

  • 602 telefono-inkesta, ordenagailuz lagunduta, Nafarroako lehentasunezko sektoreetako enpresei eta 5 langiletik gorako eta PIN 3ko ekintzen enpresa onuradunei (guztira 2.690 enpresa).
  • 25 entrevistas a estas mismas empresas.
  • 25 elkarrizketa nazioartekotzeko erakunde edo eragile gakoei eta Nafarroako lehentasunezko sektoreetakoei.
  • 5 eztabaida-talde erakundeekin eta Nafarroako lehentasunezko sektore hauetako bakoitzeko enpresekin: automozioa eta mekatronika, elikadura-katea, Energia berriztagarriak eta baliabideak, Osasuna, Sormen-industriak eta industria kulturalak.
  • Eztabaida-talde 1 Baterako Esportazio Taldeetako (GEX) dinamizatzaile moduan prestatutako pertsonekin.

Enpresak hautatzeko, inkestetan nahiz elkarrizketetan, ondorengo faktoreak erabili ziren laginaren estratifikazioan:

  • Jarduera-sektorea
  • Kokapen geografikoa
  • Parte hartutako PIN 3 lerroak

Ondorengo matrizean laburtzen dira burututako lanak, ikerketaren (enpresak, erakunde estrategikoak edo biak) eta ezarritako helburu nagusien arabera: