Foru Legearen aurreproiektua - Jendaurreko aldia

Foru Legearen aurreproiektuaren azken zirriborroa egiteko parte-hartze prozesuaren helburua zen onetsi beharreko arau berriaren eraginpeko ahots gehienen parte-hartzea sustatzea, iritzi, proposamen, datu eta esperientzia guztiak bilduz, ezagutza, adin eta errealitate desberdinak kontuan hartuta.
 
Adingabeekin egindako lana esperientzia berria izan da lege baten prestaketan Nafarroako Gobernuaren Administrazioan, eta ikasketa izan da inplikatutako eragile guztientzat: adingabeak, familiak, hezkuntza sistema, gizarte erakundeak, enpresa bideratzailea eta Nafarroako Gobernuko teknikariak.
 
Hain zuzen ere, haiekin eskubideen subjektu aktibo gisa lan egitea beste urrats bat da haurren eta gazteen eskubideen esparru juridiko-teknikoa onartzeko, eta Haur eta nerabeentzako laguntza eta babesari, eta familia, adingabeen eskubideak eta berdintasuna sustatzeari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren zirriborroa prestatzea aukera ezin hobea zen horretarako.

2021/05/27, Osteguna