Prozesu

2022-2030eko Nafarroako Mugikortasun Aktiboaren Plan Zuzentzailearen helburu orokorrak hauek dira:

         - Eskualdean oinezko eta bizikletazko mugikortasuna garatzeko esparrua ezartzea, eskumena duten administrazioen ekintza eta koordinazioa sustatuz.
         - Mugikortasun aktiboa sustatzeko foru-gobernuaren ekintzak zehaztea, bai azpiegiturei dagokienez, bai araudiari, proiektuak garatzeko tresna teknikoei edo oinez ibiltzeko eta pedalei eragiteko kulturari dagokionez.
         - Nafarroako Gobernuaren esku-hartzeei lehentasuna ematea, eskualdeko mugikortasun aktiboko sare bat artikulatuz eta proiektuak prestatu eta gauzatzeko erraztasunak emanez.
         - Mugikortasun aktiboa estrategia eta planetan integratzea, ez soilik mugikortasunari buruzkoetan, baizik eta osasunari, ingurumenari, azpiegiturei, turismoari eta, oro har, eskualdeko politika publiko guztiei buruzkoetan ere.
         - Nafarroak klima-aldaketari, segurtasunari eta herritarren osasunari buruz dituen konpromisoak betetzen laguntzea.
         - Plana egiteko, partaidetza interesatu publikoko prozesu bat zabalduko da, 2021eko ekainetik irailera bitartean egingo dena.

Partaidetza-prozesua, lan-esparrua

Nafarroako Mugikortasun Aktiboaren Plan Zuzentzailea prestatzeko, partaidetza-prozesu bat planteatzen da, ezaugarri hauekin:
         - Partaidetza-prozesu paraleloa da, lan teknikoaren osagarri. Plana prestatu bitartean egiten da, eta planean ekarpenak sartzea du helburu.
         - Prozesurako propio prestatutako dokumentazioa landuko da.
         - Onlineko partaidetza-tresnen eta aurrez aurreko tailerren bidez jasoko dira ekarpenak..Hiru partaidetza-bide osagarri prestatu dira:

                       - Online galdetegia
                       - Gardentasun-atariaren bidez irekitako ekarpenak
                       - Aurrez aurreko partaidetzako tailerrak prozesuaren funtsezko zati gisa, sei partaidetza-tailer deitu dira.

Saio guztiak 17:00etan hasiko dira, eta bi ordu eta erdiko iraupena izango dute.
Emaitzak ezagutarazteko, itzulera telematikoko saio baterako deia egingo da.

Pirinioak, Aurrepirinioak eta Zangozaldea
Tokia: Agoitz (Kultur Etxea), 2021eko ekainaren 24an
Izen-ematea: Ekainaren 24ra arte

Iruñerria
Tokia: Burlata (Kultur Etxea), 2021eko ekainaren 25ean
Izen-ematea: Ekainaren 25era arte

Nafarroa Atlantikoa (Bidasoa, Larraun-Leitzaldea eta Sakana)
Tokia: Irurtzun (Kultur Etxea),  2021eko ekainaren 28an
Izen-ematea: Ekainaren 28ra arte

Tierra Estella-Lizarraldea
Tokia: Lizarra (Jurramendiko Mankomunitatea), 2021eko ekainaren 29an
Izen-ematea: Ekainaren 29ra arte

Erdialdea (Izarbeibar-Novenera eta Erdialdea)
Tokia: Tafalla (Kulturgunea), 2021eko ekainaren 30ean
Izen-ematea: Ekainaren 30era arte

Erribera (Erriberagoiena eta Erriberabarrena)
Tokia: Tutera (Erriberako Mankomunitatea), 2021eko uztailaren 1ean
Izen-ematea:Uztailaren 1era arte

 

Plana egiteko prozesu parte-hartzailearen emaitza txosten hauetan jaso da.

2022/01/07, Ostirala