Berriak

Nafarroako Gobernuak Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana onartu du gaur egindako bilkuran. Plan horrek 190 neurri ezarriko ditu guztira, eta horiekin, COVID-19k eragindako krisiaren ondorioak arintzeaz gain, Nafarroako gizartea aurrerabidean, kohesioan eta berrikuntzan oinarritutako eredu berri baterantz aurrera egiteko helburua du.
Plana gaur goizean aurkeztu dute Nafarroako Jauregian, Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria eta Javier Remirez eta Jose Maria Aierdi Gobernuko lehendakariordeak buru ziren ekitaldian.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/08/01, Larunbata
Bideokonferentziaren irudia

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari Javier Remirezek 2030eko Agendarako lehen Arloko Biltzarrean parte hartu du, ostegun honetan, bideokonferentzia bidez. Biltzarraren burua Gobernuko bigarren lehendakariordea eta Eskubide Sozialetako eta 2030eko Agendako Ministroa izan da, Pablo Iglesias, eta, harekin batera, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa den Carolina Darias izan da, Biltzarraren lehendakariorde bezala, eta 2030eko Agendarako Estatuko idazkaria, Ione Belarra, ere bai.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/07/09, Osteguna

El Comité de Dirección de la Estrategia de Especialización Inteligente S3 ha aprobado un documento con 15 aportaciones y medidas para el Plan Reactivar Navarra 2020-2023 / Nafarroa Suspertu, que lidera el Gobierno de Navarra, de cara a plantear la estrategia de reactivación de la economía y sociedad de Navarra tras la pandemia del COVID-19.

El documento plantea tanto medidas a corto plazo, para afrontar los problemas inmediatos más acuciantes generados por la pandemia, como una mirada a medio plazo 2020 – 2023, que posibilite una salida de la crisis en clave de especialización inteligente del territorio; es decir, que sepa vincular las capacidades industriales y tecnológicas de Navarra con los cambios que está habiendo en los mercados y las exigencias de Europa.

Mostrar el resto de la noticia.

Fecha:
2020/06/13, Larunbata

Nafarroako herritarrek 304 proposamen aurkeztu dituzte Nafarroako Gobernuak Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planari ekarpenak egiteko prestatu duen mikroespazioan. Proposamenen erdiek bultzada ekonomikoarekin edo babes sozialarekin dute zerikusia.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/06/10, Asteazkena

El Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansare ha comenzado a diseñar una oferta formativa específica para trabajadoras y trabajadores que han estado o están en ERTE por la crisis de la Covid-19. También podrán beneficiarse personas que no han dejado de trabajar o desempleadas. 

Este programa se enmarca en el Plan Reactivar Navarra, que, al igual que el Fondo de Reconstrucción Europeo y programas de reforma de España, plantean la necesidad de recualificar a las personas trabajadoras para el mantenimiento del empleo y adaptación a las nuevas demandas.

El SNE-NL, dependiente del Departamento de Derechos Sociales, tiene previsto destinar 650.000 euros, con una capacidad para formar a 2.000 personas. Los cursos serán impartidos por entidades especializadas y la previsión es que comiencen en septiembre. 

Mostrar el resto de la noticia.

Fecha:
2020/06/06, Larunbata
Bideokonferentziaren irudia

Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordeak, José Mª Aierdik, Etxebizitzako arduradun autonomikoen Konferentzia Sektorialean alokairuaren eskaintza publikoa eta hiria birgaitzeko eta biziberritzeko politikak Nafarroa Suspertu 2020-23 planean funtsezkoak izango direla aurreratu du. Hala, Foru Komunitatean bezala, Pedro Sánchezen Gobernuak eta Europar Batasunak ere aurreikusitako suspertze jardueren lerro estrategikoetan neurri horiek oinarrizkoak izan behar dutela adierazi du Aierdik.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/06/05, Ostirala
Bileraren irudia

Memoria Historikoaren Arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak legegintzaldiko lehen bilera egin du gaur goizean, eta bertan eratu da. Gainera,  2020-23 Nafarroa Suspertu Planaren ildo estrategikoak aurkeztu dira, bai eta Nafarroako Memoriaren Institutuak azken hilabeteetan egindako jarduera nagusiak ere.

Batzorde berriaren buru Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollo izango da, eta kideak honako hauek izango dira: Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendari nagusia, Martín Zabalza; Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendaria, José Miguel Gastón; Jabi Arakama eta Pedro Rascón (Nafarroako Parlamentuaren ordezkari gisa); Josetxo Arbizu, AFFNA-36-koa eta Gotzon Garmendia, Amapola del Caminokoa (elkarte memorialista nagusien ordezkari gisa); Eloísa Ramírez (NUPeko ordezkari gisa), Francisco Javier Caspistegui (Nafarroako Unibertsitateko ordezkari gisa), David Alvarez, Jesús Sesma eta Jesús Lacalle.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/06/03, Asteazkena
Bileraren irudia

Euskararen Nafar Kontseiluak gaur goizean ezagutu ditu 2020 – 2023 Nafarroa Suspertu Planaren lan-ildo nagusiak. Plan horretan Nafarroako Gobernua lanean ari da COVID-19k sortutako krisitik ateratzeko.

Bileran, Nafarroako Gobernuak kide anitzeko organoekin abian jarri duen parte-hartze prozesuaren barruan, Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak planaren barruan ezarri nahi dituen ildo estrategikoak ezagutu dituzte parte-hartzaileek.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/06/02, Asteartea
Bileraren irudia

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak, Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren bileran,  Nafarroa Suspertu Planean batasuna eta erantzunkidetasuna lantzeko eskatu du. Plan hori parte-hartze publikoko prozesuan dago, eta CENek, UGTk eta CCOOk ekarpenak egin dituzte dagoeneko, gaur foro horren esparruan azaldu dutenez.

Chivitek gogoratu du planak neurriak izango dituela epe laburrean, baina legegintzaldiko proiektua izatea nahi duela. Halaber, esan du krisia zenbait prozesu edo erabaki bizkortzen ari dela; hots, egiteko edo hartzeko zeudenak edota modu hasi berrian edo beste abiadura batean aurre egiten ari zirenak. Haren hitzetan, “plan honetara eta politika publiko zein enpresa-arlokoetara eraman beharreko hiru erronka nuklear ditugu: berrikuntza, digitalizazioa eta iraunkortasuna. Gobernuak ardatz horiekiko konpromisoa izateaz gain, Europako estrategiarekin bat eginda dago”.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/05/29, Ostirala
Remírez lehendakariordea eta Eva Istúriz, bideokonferentziaren une batean

Javier Remírez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, buru izan da asteazken honetan Nafarroako Berdintasun Kontseiluak bideokonferentzia bidez eginiko bileran. Bertan, Remírezek Nafarroa Suspertu 2020-2023 planean genero ikuspegia ezartzeko “elkarlanean aritzeko brondatea” erakutsi du.

Gainerako albistea erakutsi..

Fecha:
2020/05/27, Asteazkena

Orriak