Berriak

Nafarroako Gobernuak, Barneko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren 2020 - 2023ko Plan Estrategikoa egin du. Plan horretan, datozen urteetan garatu beharreko ekintza-ildoak ezarri dira, eta plantilla handitzea zein etengabeko prestakuntza lehenetsi  dira.

Planean Suhiltzaileen Zerbitzuaren premietara egokitutako eta behar adinako langileen eta baliabideen hornidura, antolaketa eta kudeaketa eta laguntzako eta larrialdietako beste baliabide batzuekiko koordinazioa sakontzen dira. Planak 5,3 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura aurreikusten du.

Jarduera-eremu horien esparruan, planean zortzi helburu estrategiko eta 36 jarduera ezartzen dira, eta NSZren egoeraren inguruan azken hilabeteetan egindako diagnostikoa du abiapuntutzat.

Plan Estrategikoa gaur prentsaurrekoan aurkeztu dute Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari Javier Remirezek, Barneko zuzendari nagusia den Amparo Lopezek eta Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria den Francisco Javier Baldantak. Halaber, gaur argitaratu da Gobernu Irekiaren atarian, parte-hartze publikoaren prozesurako, eta... Irakurri gehiago

Fecha:
2020/11/24, Asteartea