Entzute aktiboa

Gobernu irekia herritarrak erdigunean jartzen dituena da, eta haien egiazko beharrez eta iritziez kezka etengabea eta erregularra duena. Herritarrei begira egoteko helburua da interes orokorra bilatzea eta Administrazio Publikoaren zerbitzu borondatea erakusten du.

Xede horrekin, eta Gobernu Irekiaren atariaren esparruan, Administrazioak herritarrei modu aktiboan entzutea sustatzen da, haien kezken berri izateko haiek administraziora jo aurretik ere. Horrela, Gobernuak zerbitzu hobea ematera bideratu dezake bere lana.

Gobernuak, informazioa herritarrentzat irekia izateko politikarekin bat, entzute aktiboaren datuak ematen ditu, herritarrek kontsultatu eta berrerabil ditzan beraien interesetarako eta enplegua eta aberastasuna sortzeko.