Jaso informazioa eta parte hartu planean eta estrategian

Fitxa erraz bat prestatu dugu, informazioa eman diezaguzun (identifikazioa eta harremanetarako datuak); hartara, parte hartzeko foroetarako gonbidapenak jasoko dituzu, baita unean-uneko informazioa ere, jakin dezazun zein jarduera eta albiste dauden Pertsona Migratzaileei Harrera Egiteko Nafarroako Planaren eta Nafarroako Kulturen arteko Bizikidetzaren Estrategiaren gainean.

Parte hartu zuk ere Pertsona Migratzaileei Harrera Egiteko Nafarroako Plana eta Nafarroako Kulturen arteko Bizikidetzaren Estrategia prestatzeko prozesuan. Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak sustatua da, Nafarroan 2021etik 2026ra bitartean aplikatzeko.

Zure ezinbesteko parte-hartzetik abiatuta, lortuko dugu finkatzea elkarlanean egindako lan-prozesu bat, motibatzailea, ikuspegi eta ñabardura asko biltzen dituena, baita ekarpen asko ere; izan ere, horiek beharrezkoak dira zehazteko proposamenik hoberenak, epe laburrean gure aurrerapen soziala finkatzeko plan eta estrategia bat izateko aukera emanen digutenak.
Partaidetza prozesuaren gaineko argibideak nahi badituzu Facebooken, sar zaitez "Acogida y Convivencia en Navarra - Harrera eta Bizikidetza Nafarroan" taldean.