Herritarren parte-hartzeak Nafarroan duen egoera

Jarduketen memoria 2019

Nafarroako Gobernuko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak gure erkidegoko administrazio publikoek eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuek urtero egiten dituzten herritarren partaidetzako jarduerak bildu nahi ditu.

Biltzen den informazioa zerbitzu honek Nafarroako Herritarren Partaidetza Sustatzeko 2016-2019 Planean ezarritakoa betez egin behar duen urteko memoriaren parte izanen da.

Horregatik guztiagatik, zure erakundeak 2019an partaidetza jardueraren bat garatu badu, laguntza eskatzen dizugu jarraian eskatzen den informazioa eman dezazun.

Galdetegi honen berritasun gisa, jarduera tipologia berriak sartu dira, aurten bertan onartutako Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearekin bat datozenak.

Jarduera bat baino gehiago egin baduzu, hainbat formulario bete beharko dituzu

(* marka duten eremuak nahitaez bete behar dira)

Mesedez, sartu inkesta erantzuteko eman zaizun kodea.