Toki Entitateen Lan Taldeak

Ohartarazpen mezua

Submissions for this form are closed.

Administrazio publikoek Gobernu Irekiko neurriak sustatu behar dituzte, gardentasunean eta informazio publikoan oinarrituak, sistemaren erreferentzia-esparru eta balio gisara, halako neurriek aukera emanen baitute herritarrek egiaz parte har dezaten interes orokorreko aferen kudeaketan.
Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren eginkizuna da, besteak beste, toki entitateei aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzea Gobernu Irekiaren eremuan. Beraz, gure asmoa da lan koordinatua egitea hausnarketa eta ekintza zabalagoak sustatu nahi dituzten toki entitate guztien artean, ohiko jardunbideetatik ikastea gabeziak eta beharrizanak identifikatuz, eta elkarrekin hautabideak bilatzea. Horretarako proposatzen dugu lantaldeak sor daitezela, toki entitateetako ordezkariek osatuak, Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lankidetzan.
Lantaldeak sortzeko, jakin behar dugu zer lan-arlo iruditzen zaizkizuen garrantzitsuenak, beharrezkoenak, edota ezagutza partekatuaren bitartez pertsonen egiazko arazoei konponbiderik onenak emateko aproposenak. Horregatik, galde-sorta hau betetzeko eskatzen dizuegu: