Parte hartzeko arauak

Parte hartzeko arauak

Eztabaida orok, baita webguneetan eginak ere, arau batzuk behar ditu, gutxieneko batzuk, eztabaidak gizalegez eta zentzuz egin daitezen. Horretarako, oinarrizko arau batzuk ezarri dira. Gobernu Irekiko moderazio taldea arau horietan oinarrituko da erabakitzeko herritarrek igorritako ekarpen, iruzkin edo eduki bat webgunean argitaratuko den ala ez. Hauek dira aipaturiko arauak: 

  1. Ez da onartuko eduki sexista, arrazista edo xenofoboa duen mezurik edo zeinahi motatako diskriminazioa eragiten duenik.
  2. Ez da onartuko indarkeriara bultzatzen duen edo legez kanpoko jarduerak sustatzen dituen edukirik.
  3. Halaber, ez da onartuko difamaziozko mezurik, mezu iraingarririk, beste pertsona batzuen bizitza pribatuari eragiten dioten mezurik, mehatxurik, edo indarrean den legeria urratzen duen mezurik.  Horren barnean sartzen dira egile eskubideek babesturiko edukiak dituzten mezuak, ez bada mezua igortzen duen pertsona eskubide horien jabe dela edo eduki horiez baliatzeko baimena duela.
  4. Era berean, ez da onartuko pertsonen, enpresen edo bestelako entitateen kontrako falta edo delitu salaketa zuzenak dituen mezurik.
  5. Ez da onartuko elkarrizketa etetera bideraturiko mezurik. Karaktere errepikapenak edo webguneetara estekak baino ez dituzten mezu errepikatuak nekagarritzat joko dira. Robot informatikoetatik asotsa sortzeko xedez igortzen diren edukiak spama direla ulertuko da eta ezabatu eginen dira.
  6. Egiaztatzen bada pertsona batek beste baten nortasuna ordezkatu duela, hori aski arrazoi izanen da pertsona horrek igorritako edukia ez argitaratzeko.
  7. Eduki hauek erabilera partikularrekoak dira. Ez da onartuko enpresek beren produktu edo zerbitzuak sustatzeko eduki hauek erabiltzerik, ezta iragarkiak argitaratzeko utz daitezkeen ataletan ere.  Era berean, ez da onartuko mezu kateak, marketin piramidala edo antzekoak igortzea.

Moderazioa
Errespetuan oinarrituriko moderazio lan bat eginen da. Ekarpenak eta iruzkinak Gobernu Irekiko atarian ikusiko dira, beti ere parte-hartze arauak betetzen badira.

Identifikazioa
Ekarpenetan hainbat identifikazio maila onartuko dira; ez da beharrezkoa nortasuna izenarekin edo posta elektronikoarekin azaltzea. 
Gobernu Irekiaren Zerbitzuak jakinarazten dizu Gobernu Irekiko atarian formulario bidez emandako izaera pertsonaleko datuak soilik eta bakarrik erabiliko direla Gobernu Irekiko atarian aurrez ikusitako xedeetarako. Nolanahi ere, parte-hartzaileak jakin behar du espazio publiko kolaboratibo batean sartzen ari dela, eta espazio honen xede bakarra dela ideia eta proposamenak trukatzea. Horregatik, onartzen du eta baimentzen du bere datuak publikoak izatea.
Nafarroako Gobernuak ekarpenen foro honetan utzitako ideia edo adierazpenak ez ditu ezinbestean bere gain hartuko ezta beretzat joko ere. Ikuspuntuetan desadostasuna eta desberdintasuna ongi etorriak izanen dira, betiere ez badute pertsona, enpresa, erakunde edo kolektiborik mehatxatzen, iraintzen edo erasotzen, horien gaineko informazio pribaturik ematen, publizitate komertzialik edo autopromoziorik sartzen, lizunkeriarik edo bestelako gustu txarreko edukirik barne hartzen.
Halaber, ez dago erakundearenak ez diren atari edo zerbitzarietan loturiko edukien gaineko inolako kontrolik.
Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean parte hartzeak berarekin dakar espazioa erabiltzeko baldintzak onartzea.