Aldez aurreko Kontsulta publikoa, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legea garatzeko proiektua prestatu aurrekoa
Aldez aurreko kontsulta honen xedea da datorren arauaren eraginpean gerta litezkeen herritarren eta ordezkaritza duten erakundeen iritzia jasotzea, arau horren bidez erregulatuko baita familia gurasobakarren egiaztapena Nafarroako Foru Komunitatean; honako gai hauei buruzko iritzia, hain zuzen:
- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
- Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauak zer helburu dituen.
- Aukeran dauden beste konponbide batzuk (arauak edo arau ez direnak).
Fitxa
Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Ardura duen Unitatea:
Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:
2019/11/28, Osteguna
Parte-hartze Epeak
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko azaroaren 4tik 25era.