Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa, Nafarroan kirol arloko lanbideak gauzatzeko lehen sorospenetako prestakuntza egiaztatzea arautuko duen Foru Dekreturako Proiektua prestatzeko
Aldez aurreko kontsulta honen xedea da herritarren iritzia eta ordezkaritza handiena duten erakundeena jasotzea, hain zuzen ere Nafarroan kirol arloko lanbideak gauzatzeko lehen sorospenetako prestakuntza egiaztatzea arautuko duen foru dekreturako proiektua prestatzearen eraginpean gerta litezkeenenak, honako arlo hauen inguruan:
- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
- Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauak zer helburu dituen.
- Aukeran dauden beste konponbide batzuk (arauak edo arau ez direnak).
Fitxa
Departamentua:
Kultura eta Kirol Departamentua
Ardura duen Unitatea:
Kirolaren Zuzendariordetza (Nafaffoako Kirolaren Institutua)
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Egitea
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Loturak:
Hasiera emateko foru-agindua:
Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2020ko urtarrilaren 22koa
Gaurkotze data:
2020/02/05, Asteazkena
Parte-hartze Epeak
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2020ko otsailaren 5etik 25era.