Foru Agindu Proiektua, Nafarroako Foru Komunitatean erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan onartzea arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Agindua aldatzen duena
Hezkuntza Departamentua
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko Lanbide Heziketako Plangintza eta Berrikuntzako Zerbitzuak foru-aginduaren proiektua egin du, Lanbide Heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko erdi-mailako eta goi-mailako zikloetan onartzea arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Agindua aldatzeko.
Herritarren iritzia ezagutu nahi genuke foru agindu hau berrikusi eta onartzeko. Anima zaitez eta eta parte hartu.
47/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onetsi ziren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetarako, eta goi mailako zikloetan sartzeko kurtsorako.
Parte hartzeko aldiak
- Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko martxoaren 11tik apiriaren 6ra bitarte
Partekatu: