Kontsulta publikoa, foru agindu baten proiektua prestatu aurrekoa. Foru agindu horren bidez arautuko dira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak.
Hezkuntza Departamentua
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Aldez aurreko kontsulta publiko honen helburua da foru aginduaren eraginpean gerta litezkeen herritarren eta ordezkaritza duten erakundeen iritzia jasotzea, foru agindu horren bidez arautuko baitira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak; alderdi hauei buruzko iritzia, hain zuzen:
a) Ekimenaren bidez zein arazo konpondu nahi diren.
b) Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
c) Arauaren helburuak.
d) Zer beste konponbide egon litezkeen (arauemaileak eta arauemaileak ez direnak).
Iritziak eta ekarpenak helbide elektroniko honen bidez egin daitezke: sie/hiz@navarra.es
Partekatu: