LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legearen ekintza plana
Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
LGTBI+ PERTSONEN BERDINTASUN SOZIALARI BURUZKO EKAINAREN 19KO 8/2017 FORU LEGEA onetsi zenean sumatzen hasia zen jada LGTBI+ politikak garatzera egiten zuen joera publikoa, eta onespen horrek dibertsitate sexual eta afektiboaren aintzatespen sozial eta politiko sakonagoa ekarri zuen ekitate eta begirune erabatekoan; izan ere legearen asmoa da ezartzea eta arautzea LGTBI+ pertsonen egiazko eta benetako berdintasuna eta eskubideak osoki bermatzeko printzipioak eta neurriak sexu-orientazioagatik, genero-adierazpenagatik eta sexu- edo-genero nortasungatik etor daitekeen bazterkeria ororen kontra, Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek eskumena duten esparru guztietan.
Lege honek erronka handia dakar garatu beharreko agendan, era esplizituan ezartzen duelako premiazkoa dela ekintza plan bat prestatzea legea onetsi eta urtebeteko epean.
Horretarako, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren egoeraren diagnostikoa egin du eta oinarrien dokumentua prestatu du, ekintza planaren zirriborroa ekarri duena. Bi agiriak partaidetzaren bidez prestatu dira, bai arlo horretan diharduten gizarte-ehun, erakunde eta elkarteekin batera, bai Nafarroako Gobernuko departamentuekin batera, eta, oro har, herritarrekin batera.
Une honetan partaidetzarako jendaurrean jartzen den dokumentua hauxe da: LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen Ekintza Planerako zirriborroa, zeinaren bidez betetzen baita seigarren xedapen gehigarria, Prozedurari buruzko VI: kapitulua, Pertsona gay, lesbiana, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen benetako berdintasun gauzatua bermatzeko neurriei buruzko IV. titulukoa. Jendaurrean egonen da 2019ko martxoaren 13ra arte. Geroago, jasotako ekarpenak baloraturik, behin betiko ekintza plana prestatuko da, onets dadin.
LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legearen ekintza plana 2019ko maiatzaren 22ko Gobernu Bilkuran onetsi zen.
Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.
Lotutako edukia
Parte hartzeko aldiak
- Jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko irailaren 17etik urriaren 16ra, lantzeko fasean.
- Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko otsailaren 13etik martxoaren 13ra.
Partekatu: