Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa 2017-2023
Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
Programa-akordioak, Kulturaren arloan, honako hauek egin behar direla dio: “Aniztasunean eta lidergo partekatuan oinarritutako parte-hartzearen alde egitea, argi egin ere, eta Kulturaren Nafarroako Kontseilua sortzea –kulturaren esparruko eremu eta sentsibilitate guztiek hartuko dute parte Kontseiluan, eta guztiek izanen dute ordezkaritza–; besteak beste, kultura-plan estrategiko bat egiteko, Kontseiluak berak diagnostikatzen dituen egoeraren eta beharren arabera”. Ildo horretatik, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak lan talde bat sortu zuen Nafarroako Kultura Kontseiluaren barnean, eta kanpoko aholkularitzaren lizitazioa atera zuen Nafarroako Kulturaren 2017-2023ko Plan Estrategikoa (NKPE) egiteko.
Planaren helburuak dira, bertzeak bertze, kultur premiak hautematea Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean, eta, Departamentuak azken bi urtean abiatuak dituen jarduerekin batera, epe ertain eta luzeko kultur politika finkatzea, aldi berean elkartuko dituena tradizioa eta garaikidetasuna, hiri eta landa munduak, programazioa eta kultur eta sormen sektoreen hodeiertzaren zabalkuntza eta parte-hartze prozesuen jarraipena. Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoak Nafarroako kultur sektoreak balioetsiko ditu eta hurrengo urteetarako ibilbide orria sortuko du lurralde osorako. Horra zergatik eman zaion 2017tik 2023rako aurreikusitako epe hori.
Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa 2017-2023, 2017ko apirilaren 26eko Ebazpenaren bidez onetsi da.
Gauzatze eta jarraipena Gobernu Ekintzan egingo zaio.
Lotutako edukia
Parte hartzeko aldiak
- Jendeaurrean ikusgia egon zen 2017ko urriaren 31tik azaroaren 30ra.
Partekatu: