Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortu eta haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu araubidea arautzen dituen foru dekreturako proiektua
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen bederatzigarren artikuluan ezartzen da Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortuko dela LGTBI+ pertsonen eskubide eta betebeharren gaietan herritarrek parte hartzeko duten organo goren gisa, eta, halaber, arlo horretan eragiten duten nafar administrazioen kontsulta-organoa izateko. Era berean, kontseilu hori LGTBI+ berdintasunerako koordinazio organoaren barnean eratuko dela ezartzen du.
Foru dekretu honen xedea da Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortzea eta haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu araubidea arautzea, berdintasun arloan eskuduna den organismoari atxikitzen zaion kide anitzeko aholku organo moduan.
Organo horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionamenduan Nafarroako LGTBI+ mugimenduaren parte-hartzea bideratzen du, eta lankidetza hori zehazten da berdintasuneko politika publikoen plangintza, gauzatze, jarraipen eta ebaluazioaren bitartez.
Une honetan parte-hartzerako jendaurrean jartzen den dokumentua hauxe da: NAFARROAKO LGTBI+ KONTSEILUA SORTU ETA HAREN EGINKIZUNAK, OSAERA ETA FUNTZIONAMENDU ARAUBIDEA ARAUTZEN DITUEN FORU DEKRETUAren zirriborroa. Hori guztia LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen 9. artikulua betez.
Geroago, jasotako ekarpenak baloraturik, behin betiko testua prestatuko da, onets dadin.
Parte hartzeko aldiak
- Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko otsailaren 14tik martxoaren 6ra.
Partekatu: