Arribe-Atalluko Kontzejutik aportazioa

Parte-hartze prozesua: 
Plan Director del Ciclo Integral del Agua de uso urbano
Testua: 

Araitzen eta Lakuntzan egindako bileretan zera galdetu nuen: Lekunberriko poligonoan, lurpetik ateratzen diren urak eraginik ba ote duen Mailoa azpian jaiotzen diren erreka eta iturrietan. Lakuntzeko bileran, Lekunberriko poligono honetan dagoen zumo enpresa batek, ur kontzesioa handitzea eskatu duela edo eskatzeko asmotan dela (ez dakit ziur) aipatu zen. Uste dut, kontzesio hau gauzatu aurretik, erreka eta iturri hauetan inongo eraginik ez duela ziurtatu beharko litzatekeela. Kontutan hartu behako litzateke ere, Mailoaren magalean dauden herri guztiak edateko ura bertatik hartzen dutela.

Nere ustetan, orain da Iribasko urari beste erabilera bat emateko momentua, hau da, Irurtzun aldera bidali beharrean, Larraun-Lekunberriko beharrei aurre egiteko erabiltzea. Honekin, poligonoaren beharretarako lurpetik atera beharko litzatekeen ur kopurua txikiagoa izango litzateke. Ondorioz, uste dut, balizko eragina murriztu egingo litzatekeela. Kontutan hartu, bileran esan zenaren arabera, Urdalur urtegiak baduela, lehengoez gain, Irurtzun herriari ere behar den ura emateko ahalmena.

Bestalde, beste ekarpen batzuetan ikusi dudan bezala, badaude orokorrak izan beharko liratekeen kontzeptu batzuk, hau da, denentzat balizkoak eta bete beharrekoak. Ondorengoez ari naiz:
1. Legez finkatu beharko litzatekeen gutxieneko eta gehienezko prezioa.
2. Kontadoreak, herri txikietan behintzat, kalean jarri beharko lirateke. Ahal den neurrian, kontadore digitak jartzeko joera hartu beharko litzateke.
3. Uraren kudeaketa orain arte bezala geldituko balitz, nolabaiteko diru poltsa bat sortu beharko litzateke herri txikiek gastuei aurre egin ahal izateko. Aldiz, kudeaketa "Eskualde" antzeko erakunde batera joango balitz, herri txikiek ez lukete diru galera hau pairatuko. Kasu hauetan, garbi dago, orain auzolanez edo musu truk egiten diren mantenimendu lanak profesionalizatu egin beharko liratekeela, honek suposatzen duen diru gastu handiarekin.

Gehitu iruzkin berria

Files must be less than 2 MB.
Allowed file types: txt doc docx xls xlsx odt ods pdf.
CAPTCHA
Galdera hau gizakia zarenentz jakiteko egiten dizugu. Izan ere, zabor posta bidaltzeko tresna automatikoen aurka jarri dugu
Image CAPTCHA
Idatzi irudian agertzen den kodea