Hitzarmenak eta mandatuak

Nafarroako Foru Komunitateak jarduera konbentzionala erabiltzen du elkarlanerako harremanak ezartzeko Estatuarekin, beste autonomia erkidegoekin, Europar Batasunarekin, unibertsitate publikoekin, udalekin eta bestelako entitate publiko eta pribatuekin, helburu amankomuna lortzeko.

Xedeari, esku hartzen duten pertsonei, eta, hala dagokionean, finantzaketari erreparatuz, hitzarmenak honakoen bidez onetsiko dira:

  • Nafarroako Gobernuaren erabakia, gaiari dagokion arloan eskumena duen departamentuko titularrak proposaturik; hura sinatu beharko du Nafarroako Gobernuko lehendakariak edo proposamena egin duenak.
  • Gaiari dagokion arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru agindua.
  • Egitura organikoen arabera, ebazpenak emateko ahalmena duenaren ebazpena.

 
Foru Administrazio Publikoaren jarduera konbentzionalaren publizitaterako, gardentasunerako eta kontrolerako tresna da Elkarrekin Jarduteko Planen, Hitzarmenen eta Akordioen Erregistroa, zeinean inskribatu behar baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak formalizatutako hitzarmenak.

Herritarrek dohan kontsultatzen ahal dute Elkarrekin Jarduteko Planen, Hitzarmenen eta Akordioen Erregistroan inskribatutako hitzarmenen zerrenda