Lege oharra

Nafarroako Gobernua da https://gobiernoabierto.navarra.es web-domeinuaren jabetza-eskubideen titularra, eta bai bertan dauden elementuena ere.

Nafarroako Gobernuak beretzat gordetzen du, edozein momentutan eta aurretiko abisurik eman gabe, webguneko informazioan eta bai gunearen konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta jardunak egiteko eskubidea.

Webgunera egindako sarbidea eta bai bertako informazioaren erabilera erabiltzailearen ardurapekoak izango dira esklusiboki. Nafarroako Gobernua ez da erantzule izango sarbide horretatik edo informazioaren erabilera horretatik erator daitezkeen ondorio eta kalteen aurrean, bere eskuduntzen jardun hertsiak erantzun beharreko legezko xedapenen aplikazioaren ondoriozko jarduketetan izan ezik.

Nafarroako Gobernuak ez du bere gain hartzen webgunean erreferentzia egiten zaien hirugarrenen esteken konexioetatik edo edukietatik eratorritako inolako erantzukizunik.

Webgune honetako edukiak baimenik gabe erabiliz gero eta erabilera horren ondorioz Nafarroako Gobernuaren jabetza intelektualaren eskubideetan kalterik eraginez gero, dagozkion jarduketak abiatuko dira eskubide horiek babesteko, eta baimenik gabeko erabilera horretatik eratorritako erantzukizunak exijituko dira.

PRIBATUTASUNA

Webgune honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak tratatuko ditu Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak honako arau hauei jarraikiz: 2016/679 (EB) Europako Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, baita horren garapen-arauak ere. Xedea izanen da telematikoki aurkeztutako informazio-eskaerak tramitatzea edo informazio publikoaren arloan proposamenak, kexak eta iradokizunak ebaztea.

Baldin eta erabili nahi badituzu sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasunerako eskubideak, banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea edo aurretik emandako baimena baliogabetzeko eskubidea, eskubideak baliatzeko izapidea erabil dezakezu edo aurrez aurre egin dezakezu bulegoetara joanez.

Halaber, datuen babesari buruzko eskubideak urratu zaizkizula uste baduzu, Datuak Babesteko Ordezko Unitatean edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara: