Nafarroako Gobernuaren Europako Ekintza Plana
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
Bruselan Europako eta nazioarteko 1.500 erakunde baino gehiagok dute ordezkaritza. Horrez gain, Brusela prentsaren arloan munduko zentro handienetako bat da, eta bertan aritzen dira atzerriko 60 banketxetik gora, nazioarteko 1.700 enpresa, nazioarteko 300 abokatu kabinete eta aholkularitza-etxe. Europar Batasuneko eskualde guztiek (269 inguru) eta hiri nagusiek ere ordezkaritza bulegoak dituzte Bruselan. Horrenbestez, Nafarroaren Bruselako Ordezkaritzaren asmoa da ekintza plan bat zehaztea, jardun-ildo hauekin lan eginen duena: Nafarroak Europako erakunde eta organismoetan duen presentzia instituzionala indartzea; Europar Batasuneko funtsak eskuratzeko orduan Nafarroako entitateen itzulkina hobetzea; Nafarroa kanpoan sustatzeko estrategiari laguntzea.
Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzako orrialdetik, Plana jeisteko aukera.
2016ko uztailaren 27an onetsi da Gobernu bilkuran.
Dokumentazioa
Parte hartzeko aldiak
- Jendeaurrean ikusgai egon zen 2016ko apirilaren 9tik 19ra.
Partekatu: