Open Data Nafarroa orain arte eskuragarri ez zeuden datu publikoak murrizketa teknikorik eta legezko murrizketarik gabe azaltzeko Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoaren emaitza da, partikularrek eta enpresek berrerabili, banatu eta beren beharrak, merkataritzako xedeekin edo gabe, asebetetzeko tresnak eta zerbitzuak sortzeko xedearekin. Nafarroako Gobernuak munduko beste administrazio publiko batzuk dagoeneko murgilduta dauden ekimen horrekin bat egin du, administrazio elektronikoa txertatzeko eta hedatzeko duen helburuan urrats bat haratago emateko.