Gardentasun betebeharrak

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak arautzen du gardentasunari buruzko zer betebehar dituzten entitateek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunak direnean, artikulu hauetan: 3.c), betebehar hori duten subjektuak zehazten dituena; eta 12.4, gardentasun-betebeharrak finkatzen dituena. Bestetik, 59/2013 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezartzen da zein den informazioa argitaratzeko tokia.

Era berean, 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan ezartzen da mezenasgo sozialaren ondoriozko pizgarrien araubidean sartzeko prozedura (2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina). 

Ondoren erakusten den zerrendako erakunde pribatuak dirulaguntzen edo mezenasgo sozialaren onuradunak dira eta gardentasun-adierazpenaren betebeharra dute.

Orriak