Abenduaren 26eko 24/2013 Legearen 54. 55. eta 56. artikuluen eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da hurrengo prozedura:
Instalazioen deskribapena: “Cierzo IV” eguzki-planta fotovoltaikoa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Castejón eta Tuterako udal-mugarteetan.
Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Energiako, Enpresen I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendaritza nagusia.
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzenduta, espediente kodea zein den adierazita:
Epeak: 30 egun baliodunekoa (larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2024ko ekainaren 13a
Gobierno de Navarra Avenida Carlos III 2, Planta Baja 31012 Pamplona / Iruña Tel. +34 948 012 012 - navarra@navarra.es