Instalazioen deskribapena: 13,2 kV-ko "Corella Norte" aireko linearen aldaera, 3. eta 6. euskarrien artean, Corellako udal-mugartean
Xedea: proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa lortzeko helburuarekin.
Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzenduta, espediente kodea zein den adierazita:
Epeak: 30 egun baliodunekoa (larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2024ko ekainaren 5a
Gobierno de Navarra Avenida Carlos III 2, Planta Baja 31012 Pamplona / Iruña Tel. +34 948 012 012 - navarra@navarra.es