Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako emakumeen eta gizonen arteko I. Berdintasun Plana (2023-2026)

Nafarroako Foru Komunitateko Administzazioaren eta haren erakunde autonomoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2023—2026) Administrazioaren erakunde eta giza baliabideen politikan berdintasunaren aldeko esku-hartze globalaren estrategia suposatzen du. Nafarroako Gobernuak apirilaren 5ean onetsi zuen. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana 44. artikuluari jarraikiz prestatu da. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sektore publikoan, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen arabera.

Administrazioko langileentzako barne-plana da eta lau urteko indarraldia du argitaratzen denetik. Helburua da emakumeen eta gizonen tratu eta aukera berdintasunaren printzipioa modu eraginkorrean aplikatzen dela bermatzea, eta sexuagatiko bereizkeria ezabatzea, lan ordaindua, soldata, prestakuntza, lanbide-sustapena eta gainerako lan baldintzei dagokienez.

Planaren jarraipena eta ebaluzioa egiteko, Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzorde bat sortzea aurreikusten da, bai eta urteko jarraipen-txostenak eta ezarpenaren bigarren eta azken urteko ebaluzio-txostenak egitea ere.

Fitxa

Legealdia: 
2019-2023
Departamentua: 
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Unitate arduraduna: 
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2023/04/24, Astelehena