Etxebizitza arloko VIII. kontrol eta ikuskapen plana 2023 eta 2024rako

Plan berriak sei ardatz estrategiko ditu:
 
I. ARDATZA. Etxebizitza libreak, babestuak, eta birgaitze babestukoak sustatu eta eraikitzea.
II. ARDATZA. Etxebizitza babestuaren esleipena.
III. ARDATZA. Etxebizitza babestuaren transmisioa eta lagapena.
IV. ARDATZA. Etxebizitza babestuaren destinoa eta erabilera.
V. ARDATZA. Gazteek eta diru-sarrera txikiak dituzten familia unitateek alokairu errenta ordaintzeko laguntzak.
VI. ARDATZA. Etxebizitza hutsak.
 
Ardatz estrategiko bakoitzaren barrenean, jarduketa lerroak deskribatu dira bilatzen diren helburuekin lerrokatuta, eta ondoren, alde batetik, jarduketa administratiboaren aldez aurreko kontrola zehaztu da, batez ere egiaztapenean oinarritutako prebentzio lana egitea helburu, eta, bestetik, ondoko kontrol, zainketa eta ikuskapen neurriak zehaztu; horretarako, Nafarroako Gobernuko beste departamentuen laguntza eta haiekiko koordinazioa behar da.
 
Egungo ardatzetan dauden eta aurreko planetan ezarri ziren jarduketa lerroekin jarraituko da.

Fitxa

Legealdia: 
2019-2023
Departamentua: 
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Programen Hedapenerako eta Ikuskapenerako Zerbitzua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2022/10/26, Asteazkena