Nafarroako Gobernuaren Publizitate Instituzionaleko 2023. urteko plana

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren eskumena da, besteak beste, kontratazioa zentralizatzea publizitate iragarkiak eta edozein euskarritako bestelako promozio jarduerak egiteko (irailaren 13ko 57/2010 Foru Dekretuaren 4. artikulua).
 
Egokitzat jo da, kudeaketa publikoan gardentasuna bermatzeko, aurrerapen nahikoarekin jakinaraztea Nafarroako Gobernuaren 2023. urteko plangintza instituzionala. Horretarako, publizitatea emanen zaie publizitate kanpaina nagusiei, hots, 50.000 euroko inbertsioa edo altuagoa aurreikusita dutenei. Herritarrentzat baliagarria da, horren bidez baitakite publizitatera bideratutako baliabide ekonomikoak zein gai eta helburutan erabiltzea planifikatzen den, benetan egindako zerbitzu publikoa ebaluatu ahal izateko; eta, gainera, publizitate merkatuari aukera ematen dio Foru Administrazioak sor ditzakeen negozio aukerak ezagutzeko, hori baita gure erkidegoko publizitate eragile garrantzitsuenetako bat.
 
Erabaki honetan aurreikusitako plangintzak Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusitik finantzatuko diren publizitate ekintzak aurreikusten ditu, horien egutegia ezarri ahala. Halaber, bertan sartzen dira beste departamentu batzuek egindakoak ere, horien kopuruak aipatu Zuzendaritza Nagusiaren esku utzita, kasuan kasuko kontratuak egin ahal izateko.
 
Publizitatea kudeatzeko, lehentasunak ezartzen dira, baliabideak mugatuak direlako; jarduerak planifikatzen dira; emaitzak ebaluatzen dira; eta kudeaketa gardena da. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren publizitatea kontratatzeko gastuen kontu zehatza ematen du, Gobernu Irekiaren Atariaren bidez, open data formatuan.
 
Publizitate instituzionala kontratatzeko, Nafarroako Gobernuko eledun den aldetik Toki Administrazioko kontseilariaren 1/2003 Foru Aginduari jarraitu behar zaio. Foru agindu horrek publizitate instituzionalaren inbertsioa arautzen du, eta audientzia ezartzen du komunikabideetan publizitatea banatzeko oinarrizko irizpide gisa.
 
Laburbilduz, 2023rako publizitate plangintzak 14 publizitate-kanapina zabaltzea aurreikusten du,  5 instituzio mailakoak eta 9 Nafarroako Gobernuko departamentuetatik sustatuak; guztira, 1.081.000 euroko inbertsioa aurreikusten du.
 
Horietatik 565.000 euro Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak finantzatuko ditu (500.000 euro planifikatu diren kanpaina instituzionaletarako; 15.000 euro sare sozialetako publizitatea kontratatzeko; eta 50.000 planifikatu gabeko publizitate ekintzetarako); eta 516.000 euro kanpainak sustatzen dituzten aurrekontuen kargura ordainduko dira.  

Fitxa

Legealdia: 
2019-2023
Departamentua: 
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Unitate arduraduna: 
Komunikazio zerbitzua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2024/04/17, Asteazkena