Open Data eta SPIB

Open Data

Open Data edo datuen irekiera ekimena administrazio publikoetako zenbait datu eta informazio irisgarriak izatea eta mundu guztiarentzat eskuragarri egotea bilatzen duen filosofia eta praktika da, murrizketa teknikorik eta lege-murrizketarik gabe. Open Data ekimenaren helburua herritarrek nahiz enpresek informazioa berriro banatu eta berrerabili ahal izatea da, alderdi guztientzako onura lortzeko.

Administrazioko datuetarako sarbidea izateak gardentasuna bermatzen du, zuzenean iturri ofizialetatik etorritako datuetarako sarbidea baita. Eraginkortasuna eta aukera-berdintasuna ere bultzatzen da; izan ere, herritarrek eta enpresek beren beharrei erantzuteko zerbitzuak sor ditzakete administrazioarekin lankidetzan eta mundu guztiak eskura ditzake datuak baldintza-berdintasunean.

Zer da SPIB?

Sektore Publikoko Informazioaren Berrerabilpena da Open Data ekimenaren helburu nagusia. Sektore publikoko informazioa eskuragarri, landugabe eta formatu estandar irekietan jartzea da, irisgarritasuna erraztuta eta berrerabiltzea ahalbidetuta, bai partikularrei, bai enpresei, merkataritzako xedeetarako nahiz merkataritzakoak ez diren xedeetarako.

Sektore publikoak potentzialki berrerabilgarria den informazio ugari sortzen du, hala nola informazio soziala, ekonomikoa, geografikoa, estatistikoa eta abar. Informazio hori berrerabiltzeko oso erakargarria da, osatua, fidagarria eta kalitatezkoa delako.

Informazio publikoaren berrerabilpena eta birbanaketa datuak argitara ateratzen dituzten administrazio publikoen eta zenbait behar aseta ikusten dituzten herritarren eta enpresen mesederako izatea lortu nahi da.

Zergatik irekitzen dira datuak?

Administrazio publikoetatik pertsonek orain arte eskuragarri ez zegoen informaziora heltzeko duten beharra ikusi dute. Hori dela eta, gobernu irekiago baterantz aurrera egin nahi dute, gardentasunaren, partaidetzaren, zerbitzuaren eta eraginkortasunaren balioetan oinarrituta. Horrez gain, balioaren sorkuntza bultzatu nahi da informazio publikoaren berrerabilpenarekin, administrazioen barruko informazio-sistemen barne-antolakuntza erraztu nahi da eta sektore publikoko zerbitzuen arteko elkarreragingarritasuna bultzatu.

Aldi berean, datuak irekitzea potentzial ekonomikoa da, informazio digitaleko produktu askorentzako funtsezko oinarria osatzen duelako. Ezinbestekoa da informazio publikoaren berrerabilpen eraginkorra bermatzea, horren potentzial guztia aprobetxatzeko eta produktu, zerbitzu eta merkatu berriak garatzeko eta, horrela, garapen ekonomiko handiagoa eta lanpostuen sorkuntza handiagoa lortzeko.

Nola ireki behar dira datuak?

Lehen urratsa herritarren beharrak identifikatzea da, administrazioek horien eskura zer datu jarri eta horretarako formaturik egokiena erabaki eta datu horiek berriro aprobetxatu ahal izateko.

World Wide Web Consortium (W3C) erakundeak, weberako estandarrak garatzen dituen nazioarteko komunitateak, irekitako datuak erabilgarriak izatea eta berrerabiltzeko moduko formatuetan egotea gomendatzen du. Datuak zenbat eta hobeto egituratuta eta aberastuta egon, errazagoa izango da berrerabiltzea eta automatikoki tratatzeko aplikazioak sortzea.

Open data munduan

Open Data ekimenaren atxikipena pixkanaka egiten ari da mundu guztian. AEBn hasi zen data.gov proiektuarekin, gobernu federalaren datu irekien katalogoan dagoen lekuan eta pixkanaka beste herrialde batzuetara hedatzen joan da. Gero eta gehiago dira gardentasun eta gobernu irekiko ekimenak iragartzen eta abian jartzen dituzten eta datu-katalogoak argitaratzen dituzten gobernuak. Gaur egun, Open Data proiektuak AEBn garatzeaz gain, honako herrialde hauetan ere garatzen dira: Kanada, Erresuma Batua, Australia, Zeelanda Berria, Suedia, Norvegia eta Espainia.

CTIC fundazioak munduko Open Data ekimen guztiak biltzen dituen katalogoa du.

Open Data Espainian


Espainian, Industria eta Merkataritza Ministerioa Aporta proiektua ari da garatzen eta horrekin Europan sektore publikoko informazioaren berrerabilpenaren abangoardian kokatu nahi du Espainia. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerak herritarrei gero eta abantaila gehiago ekartzea lortzeko erronkari aurre egiten dion Avanza2 Planean jasota dago proiektu hori. Horrez gain, Avanza2 Planak herrialdearen suspertze ekonomikoan lagundu nahi du, IKTen erabilera trinko eta orokorrari esker, enpresa-garapena bultzatuz funtsezkoak diren sektoreetan, eduki digitalen sektorean kasu.
 

Aporta proiektuak administrazioen alorrean informazioa berrerabiltzeko kultura bultzatzen du, informazio horrek duen garrantziaz eta balioaz eta horren berrerabilpenaz kontzientziatuta. Horrez gain, ahalik eta informazio gehien eskuragarri jartzen lagundu nahi du, Espainian informazioa berrerabiltzeko merkatua aprobetxatzeko, bai prestakuntza- eta kontzientziazio-ekintzen bidez, bai sektore publikoak sortutako informazioaren, Aporta Gida delakoaren, gehiegizko berrerabilpena garatuta.

W3C erakundeko CTIC fundazioaren eskutik hainbat administrazio publikok garatutako zenbait proiektu badira dagoeneko, besteak beste, honako hauek: Open Data Euskadi, Catálogo de Datos de Asturias, Dades Obertes Generalitat de Cataluña, Dades Obertes Caib (Balear Uharteak), Datos Abiertos Andalucía, Datos Abiertos Castilla la Mancha, Datos Abiertos Castilla y León eta Open Data Xunta de Galicia komunitate autonomoen mailan. Toki mailan ere garatzen ari dira Open Data proiektuak, esaterako: Bartzelonako Open Data, Badalonako Udala, Dades Obertes de Lleida, Zaragozako UdalaGijongo Udala eta Iruñeko Udala

Espainian informazio publikoaz eta pribatuaz egiten den berrerabilpenari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, Alberto Abella-k egindako dokumentu hau kontsulta dezakezu.

 

Legedia

Administrazio publikoek egungo legedi honekin arautzen dituzten Open Data proiektuak:

  • Zalantzarik edo iradokizunik ba al duzu?
  • Aplikazioa garatzen hasi zara?
  • Argitaratutako datuak dituen aplikazioa al duzu?

Jarraitu gaitzazu